Akatsak zuzentzea

Administrazio-egintzen akats materialak, egitezkoak edo aritmetikoak zuzentzeko prozedura da.

Oinarrizko araudia: 39/2015 Legea, Urriaren 1ekoa, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearena, 109.2 artikulua.

Hasiera: Ofizioz edo interesdunak eskatuta.

Aurkezteko epea: Ez dago eperik, edozein unetan eska daiteke.

Nola aurkeztu:

  • Telematikoak ere egin daiteke  Estatuko administrazio orokorraren Erregistro Elektronikoaren bidez.
  •  Aurrez aurre aurkeztu nahi izanez gero, inprimaki hau deskargatu eta Ministerio honetako erregistro-bulegoetan aurkez dezakezu, edo Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16.4 artikuluan aurreikusitako bideetako bat erabiliz.

Zuzentzearen formularioa.pdf

Aurkeztu beharreko dokumentuak: Zure argudioak defendatzeko egoki iruditzen zaizkizun guztiak.

Ebazteko epea: 3 hilabete.

Errekurtsoak: Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, dagokion jurisdikzio-organoan, bi hilabeteko epean (Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 46. artikulua).).